Altuna eta Martija nagusi izan dira Labriten

Altuna III y Martija

22-16 irabazi diete Urrutikoetxeari eta Galartzari Binakako Txapelketako lehen jardunaldiko neurketan

Berria. Oraingoan Binakako Txapelketan bada ere, berriro ere nor baino nor aritu ziren atzo Jokin Altuna eta Mikel Urrutikoetxea. Duela astebete lau eta erdiko finalean gertatu bezala, Altuna III.a izan zen nagusi. Labriten, Julen Martija bikotearekin batera, 22-16 gailendu zitzaien Urrutikoetxea berari eta Ladis Galartzari. Hasieratik izan ziren aurretik irabazleak, eta bederatzi tantoren aldea ere izan zuten: 21-12. Lehia Altuna III.aren eta Urrutikoetxearen artean egon zen, biak saiatu baitziren atzean pilota kentzen. Martija nahiko ondo aritu zen debutean. Hala Altuna III.ak eta Martijak lehen puntua lortu dute txapelketan.
Entrada anterior
La historia se repite
Entrada siguiente
16-22. Altuna traslada su buen momento al Parejas