Arteaga II.a-Erasun faborito dira Tolosan, Bigarren Mailako binakako finalean

Berria. Txapelketa bikaina jokatu eta gero, Arteaga II.a eta Erasun irtengo dira apustuetan faborito, gaur, Tolosako Beotibar frontoian jokatuko den Bigarren Mailako binakako finalean. Peña II.a eta Salaverri izango dituzte aurkari. Ikusmina Salaverrin egongo da. Izan ere, eskuetako minez ibili da txapelketan. Jaialdia 17:45ean hasiko da, eta finala bigarren partida izango da. Bestalde, Julen Retegik 2018ko abendura arte luzatu du Asperekin zuen kontratua.

Gehiago irakurri

Entrada anterior
Objetivo cumplido
Entrada siguiente
Hautsi, eta nagusi