Binakakoaren finalerdiak jokatuko dituzten bikoteak, dagoeneko erabakita

Elezkano II.a-Rezusta, Altuna III.a-Martija, Olaizola II.a-Imaz eta Ezkurdia-Zabaleta sailkatu dira

Berria. Bi jardunaldi falta dira binakako txapelketako ligaxka bukatzeko, baina ez dute emoziorik izango. Izan ere, Elezkano II.a-Rezustak 22-9 irabazi diete Laso eta Albisuri Tolosan, eta horiek biak sailkatzeko aukerarik gabe gelditu dira. Gauzak hala, egun lehen lau postuetan dauden bikoteak matematikoki sailkatuta daude: Elezkano II.a-Rezusta, Altuna III.a-Martija, Olaizola II.a-Imaze eta Ezkurdia-Zabaleta. Finalerdiak hiru aste barru hasiko dira, enpresa bereko bikoteen arteko partidekin.

Gehiago irakurri

Entrada anterior
Pendientes de lo que hagan Laso y Albisu esta tarde en Tolosa
Entrada siguiente
Los líderes no perdonan y privan de emoción al campeonato