Erik Jakak 2020. urtera arte sinatu du Asperekin

Jaka Lau T'erdiko txapelduna

Eibarko enpresak zabaldu du albistea, gaur goizean. Lizartzako aurrelariak 2013an debutatu zuen profesionaletan, Asperekin. Egun, aurrelariak 23 urte ditu.

Tolosaldeko Ataria. 163 partida jokatu ditu Erik Jaka pilotariak Asperekin, lau urteko ibilbidean. Gaur goizeko hitzarmena eta gero, gutxienez 2020ra arte Eibarko enpresarekin jarraituko du lizartzarrak. Promozio mailan hiru txapela ditu: binakakoen bi, 2014 eta 2015ean, eta lau t’erdian bat, 2016an.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: jaka
Entrada anterior
Erik Jaka renueva con ASPE hasta 2020
Entrada siguiente
Martínez de Irujo: “No volveré a jugar más, pero nunca me iré de las kantxas”