Amezketak jantzi du txapela

Ondo kostata irabazi du lau eta erdiko finala, eta merezi bezala ospatu du. Iaz 22-21 galdu zuen, eta aurten bere alde erori da txanpona. Lanaren fruitua dela uste du, eta bere zaleei eskaini die: «Haiei inork ez die irabazten»

Berria. Txapela besapean hartuta, trofeoari eutsiz eta irribarrea iltzatuta. Hala agertu zen Jokin Altuna (Amezketa. Gipuzkoa, 1996) atzo arratsaldean Amezketako plazara. Bertan bildutako umeen zorionak jaso, eta batek baino gehiagok jantzi zuen txapel erraldoia. «Bart gauean auskalo zenbat jendek jantzi duen, sagardotegian herri guztiak atera zuen argazkia txapelarekin», gogoratu du. Memoria fresko du, eta aurpegia ere bai, hori du 21 urte izateak, bestondoa erraz disimulatzen dela. «Sentsazio ederra da zuk lortzen duzun zerbaitek inguruko jendea ere pozten duela ikustea. Pozik nago jendea zoriontsu egin dudalako. Nire zaleei inork ez die irabazten. Finala Bilbon jokatu eta gehiengoa ziren harmailetan». Txapela buruz buru ibili izana metafora ona da, azken finean Amezketak irabazi baitu txapela.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III
Previous Post
Jokin Altunak amestutako finala irabazi du (22-21)
Next Post
Altuna: “Solo pensaba en dar un pelotazo más”