Aurreko astean lehen puntua lortu zuten bi bikoteak, nor baino nor gaur Urretxun

Urrutikoetxea-Aretxabaleta eta Irribarria-Merino II.a neurtuko dira Santa Lutzieguna ospatzeko Ederrenak hartuko duen jaialdiko partida nagusian

Gara. Binakako Txapelketari bi porrotekin ekin ostean, Urrutikoetxea-Aretxabaleta eta Irribarria-Merino II.a bikoteek aurreko astean lortu zuten aurreneko garaipena. Eta bi bikote horiek dira gaur Urretxun elkarren aurka jokatuz ligaxkaren laugarren jardunaldiari hasiera emango diotenak (jaialdia 17.30ean hasiko da eta ETB1ek gauean eskainiko du). Horregatik, bietako batek denbora gutxian sailkapenaren zulotik erdialdera jauzia ematea lortuko du; besteak berriz beheko postuetan ikusiko du bere burua.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Irribarria, merino ii
Previous Post
Andoni Aretxabaleta: «Para nada me veo titular si ganamos hoy»
Next Post
Triunfo de Urrutikoetxea y Aretxabaleta en Urretxu (22-14)