Emozioa, muturreraino

Oinatz Bengoetxea 18-21 joan da galtzen Danel Elezkanoren aurka, baina lau tanto egin ditu jarraian, eta sailkatzeko aukerari eusten dio

Berria. Ustekabeko handiarekin hasi zen Lau t’erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldia. Victor Estebanek 22- 21 irabazi zion herenegun Aimar Olaizolari Logroñon (Espainia), A multzoko neurketan. Atzo, berriz, handiagoa egitear izan zen Danel Elezkano Iruñean, multzo bereko partidan. Zaratamoko (Bizkaia) aurrelaria Oinatz Bengoetxea, egungo buruz buruko eta lau t’erdiko txapelduna, finalerdietatik kanpo uztear izan zen. Oso gertu izan zuen, 18-21 jarri baitzen, baina Bengoetxea VI.ak lau tanto egin zituen jarraian, eta garaipena lortu (22-21). Hatz batean min hartu zuen, eta ikusteko dago datorren asteburuan jokatu ahal izango duen.

Etiquetas / Etiketak: altuna III, Artola, Bengoetxea vi, elezkano II
Previous Post
Astelena, juez y parte
Next Post
Urruti es la bestia negra de Ezkurdia