Sanantontxuetan, ospakizun gutxi

Hamabigarren urtez jarraian, gaur binakako txapelketako partida jokatuko da Mungiako jaietan. Salbuespen pare bat kenduta, gehienak oreka gutxikoak izan dira, edo ordezko pare batekin jokaturikoak

Berria. Mungia (Bizkaia) plaza klasikoa da binakako txapelketan. Azken 11 urteetan partida jokatu da bertan sanantontxu jaien beroan. Ez da bakarra, badaude pilotaleku industrialetatik kanpo urtero txapelketa jaialdia erosten duten herriak: Idiazabalek (Gipuzkoa) sanblasetan, Urretxuk (Gipuzkoa) santalutzietan… Pilota enpresak plaza horiek ondo zaintzen saiatzen dira, bezero finkoa pozik edukitzea komeni delako, baina azken urteetan, Mungian behintzat, ezin izan dute lortu, gutxi izan baitira partida onak. Ea gaur Altuna III.a-Martijak eta Ezkurdia-Zabaletak joera aldatzen duten (17:00, ETB4). Azken horiek, batez ere, asko dute jokoan.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III, ezkurdia, Martija, Zabaleta
Previous Post
Albisu: «Faltan menos jornadas de las que quisiera»
Next Post
Urrutikoetxea: “Untoria y yo nos conocemos muy bien”