Ez atzo, ez bihar: gaur

irribarria ez bihar ez atzo

Iker Irribarria eta Oinatz Bengoetxea buruz buruko bigarren txapela irabazten saiatuko dira gaur, Bilbon (17:00, ETB1). Hamabi urteren aldea dago bi finalisten artean, eta gaztea da faboritoa, 100-40ri

Berria. Bizilegea da: batzuk joan beharra daukate iristen direnei tokia egiteko. Ez dago besterik, hala bizitzan, nola kirolean, eta, noski, pilotan ere bai. Belaunaldiak aldatuz doaz, eta nostalgiak traizio egiten du maiz, iraganari balio handiegia emateko tentazioa egoten delako. Pilotan ohikoa da joera hori, baina badaude partida batzuk zubi lana egiten dutena, bi belaunaldi elkartzen dituztena, eta gaurko finala horietako bat da. Iker Irribarriak (Arama, Gipuzkoa, 1996) baino hamabi urte gehiago ditu Oinatz Bengoetxeak (Leitza, Nafarroa, 1984), eta biak ala biak euren ibilbideko buruz buruko bigarren txapela lortzen saiatuko dira gaur, Bilbon, Bizkaia pilotalekuan.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Bengoetxea vi, Irribarria
Entrada anterior
Dos caras en una moneda
Entrada siguiente
Otro David contra Goliat