Ez dute faborito izan nahi

Igandeko binakako finalerako aukeratutako pilotekin konforme azaldu dira bi bikoteak. Pilotari guztiek aurreikusi dute partida gogorra izango dela

Berria. Guztien gustura egin du punpa pilotak oraingoan. Konforme gelditu dira bai Danel Elezkano eta Beñat Rezusta eta bai Joseba Ezkurdia eta Jose Javier Zabaleta etzi Bilboko Bizkaia frontoian jokatuko den binakako finalerako aukeratutako materialarekin. Alde handirik ez da sei piloten artean, diotenez, baina partida gogorra izango dela aurreikusi dute, eta, beraz, garrantzitsuak izan daitezke ñabardurak. «Haienak agian ibilbide gehiago dute, eta bizixeagoak dira, baina nik uste dut egokiak direla», zehaztu du Ezkurdiak. Eta zehaztapena Rezustak ere: «Haien pilota bat igual da pixka bat ezberdina, baina ez dut uste diferentzia handirik dagoenik, eta problemarik gabe». Denek topatu dute saskian buruan darabilten partida jokatzeko materiala.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Elezkano II, ezkurdia, Rezusta, Zabaleta
Entrada anterior
Txapela etxean geratuko da
Entrada siguiente
Fallece el pelotari José Esparza