Hauspoa da sekretua

38 urterekin, binakako txapelketako sasoi bikaina luzatu, eta buruz buruko hamargarren finalera iritsi da Aimar Olaizola. Haren prestaketa gertutik zaintzen dutenek ez dute beherakadarik ikusi Olaizolaren ahal fisikoan

Berria. «Nekaezina da». Harridura Etor Mendiarena da, Asegarceko prestatzaile fisikoarena, eta Aimar Olaizolaz mintzo da. Bost urte dira Mendiak enpresako pilotarien prestaketa fisikoaren lema hartu zuela, eta taldeko zaharrenak txunditua du. «2013tik 2018ra Olaizolaren ahal fisikoak ez du okerrera egin. 35 urtetik aurrera gainbehera etortzen zaie intentsitate handian jarduten duten kirolariei, nahiz eta asko zaindu eta entrenatu; berezkoa da bertute horiek galtzea. Baina Olaizolaren kasuan, oraingoz, hori ez da gertatu». Bixente Artola masajistak eta Iñigo Simon enpresako medikuak Olaizolarekin duten harremana lehenagokoa da, eta biek goratzen dute haren lan etika. «Olaizolak asko zaindu du bere burua, kilometro eta ordu asko dira horiek. Pilotari ona izateaz gain, oso profesionala izan da bere diziplinan, eta horregatik dago horrela ia 39 urterekin», esan du Artolak.

Gehiago irakurri

Entrada anterior
Dos hermanos, una pelota y un frontón
Entrada siguiente
Armonía generacional