Ikusmina berpiztu dute

Urrutikoetxea-Altuna III.a finalak ikusmin handia sortu du: pilotalekua bete egingo da, baina beste 400 sarrera ere salduko zituzten. Pilota mota ezberdina hautatu dute. Urrutikoetxea da faborito: 100-60ri

Berria. Bizkaia pilotalekua bete egingo da igandean lau eta erdiko finala hartzeko. Final batean pilotalekua betetzeak ez luke albiste izan beharko, baina, azken hiruretan eserleku libreak egon zirenez, albiste ona da jakitea sarrera guztiak salduko direla berriz ere. «Duela lau urte esan balidate 3.000 ikusleren aurrean jokatuko nuela… Horrelako pilotaleku bat betetzeak asko esan nahi du niretzat», aitortu zuen atzo Jokin Altunak. Mikel Urrutikoetxea antzera mintzatu zen pilota aukeraketaren ondoren. «Seinale ona da sarrerak hain goiz saltzea; ea orain ikuskizun on batekin eskertzen diegun».

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III
Entrada anterior
Urrutikoetxea y Altuna igualan en ilusión ante el reto de la txapela
Entrada siguiente
Pelotas diferentes para la final del Cuatro y Medio