Irribarria eta Albisu elkarrekin, Ordizian

irribarria albisu

Goierriko Hitza. Profesional mailan ez da izan biak elkarrekin jokatzen ikusteko aukera handirik. Horregatik agian, ikusmin berezia sortu du Ordiziako Santa Ana jaietako pilota jaialdiak. Partida estelarrean, Iker Irribarria aurrelari aramarra eta Jon Ander Albisu atzelari ataundarra bikote berean ariko dira, Olaizola II.aren eta Zabaletaren aurka. Jaialdia Santa Ana zaindariaren egunean, uztailaren 26an izango da. Aurretik, Retegi Bi eta Martinez ariko dira Jaka eta Lasa IV.ren kontra.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Albisu, Irribarria
Entrada anterior
«Aún tengo la pesadilla de que salgo a jugar sin tacos»
Entrada siguiente
El Adarraga apunta a lleno