Irribarria eta Merino II.a, Urretxun sendotzeko asmoz

Urretxuko Santa Luzia jaietako jaialdia pilota egutegiko egun berezi horietako bat da. Ederrena pilotalekua bete egingo da gaur (17:30), eta giro ona ziurtatuta dago. Azken bi urteetan, gainera, txapelketa partidak jokatu dira bertan, eta aurten ere binakakoaren ligaxka eraman dute bertara. Irribarria eta Merinok laugarren jardunaldiko lehen partida jokatuko dute Urrutikoetxea eta Aretxabaletaren aurka. Markinako atzelaria Ladis Galarzaren ordez ariko da bigarren astez jarraian.

Irribarria eta Merino II.ak orain 3 egun Eibarko Astelenan emandako maila sendotu nahi dute. Ordura arte, bi porrot izan dituzte eta irakasgai bezala hartu dute. Gaurkoa ez da samurra izango. Urrutikoetxeak eta Aretxabaletak ez dituzte gauzak erraz jarriko. Oraindik sarrera gutxi batzuk gelditzen dira, erreserbak egiteko telefonoa, 661-259-009.

Etiquetas / Etiketak: Irribarria, merino ii
Entrada anterior
Irailaren 17an inauguratuko dute Nafarroa Arena
Entrada siguiente
Aretxabaletak bigarren azterketa du