Lasok Albisu kanporatu du banakakoan (22-19), eta Artolaren aurka ariko da

Berria. Unai Lasok estreinako bikaina izan du maila nagusiko buruz burukoan. 19 urteko aurrelari nafarrak 22-19 irabazi zion atzo, Iruñean, Jon Ander Albisuri, eta Iñaki Artola izango du aurkari final-zortzirenetan, hilaren 24an, Zumaian (Gipuzkoa). Gaur, Lekeition (Bizkaia), Jose Javier Zabaleta eta Aitor Mendizabal ariko dira (17:00, ETB1), eta bihar, Eibarren (Gipuzkoa), Julen Retegi eta Jon Jaunarena (17:00).
Entrada anterior
La catedral abre sus puertas a los gladiadores
Entrada siguiente
Unai laso se gradúa con los mayores