Lehengo lepotik burua

Altuna III.ak Lekunberrin ekingo dio Lau t´erdiko Txapelketari igandean Urrutikoetxearen aurka

2016.eko azpitxapleduna eta 2015.eko txapelduna aurrez aurre, igandean Lekunberrin. Edo beste era batera esanda, Altuna III.a eta Urrutikoetxea. Jokin Altunak estreinaldian izaten dituzten zalantzak uxatzeko konponbide onena aurretik egindako entrenamendu saioetan izandako sentsazio onak aldarrikatzen ditu.

Altuna III:

  • ‘Gogo daukat txapelketa jokatzen hasteko. Aurretik entrenamendu politak egin ditut eta konfiantza eman didate’.
  • ‘Talde gogorra egokitu zait. Momentuz ez dut pentsatzen aurreko urtean egindakoa. Finalerditarako sailkatzen banaiz, orduan izango da une egokia gauza guzti horietaz pentsatzeko’.
  • ‘Lekunberriko frontoia azkarra da, berezia. Pilotaria ondo dagoenean eta erasoan jokatzerako ondo datorkio, baina alderantziz bazabiltza okerragoa da’.
  • ‘Partida zaila izango da igandeako. Urrutikoetxea pilotari handia da. Dena ematen duen horietakoa. Nik dena eman beharko dut eta sufritzeko asmoarekin irten’.

Urrutikoetxea: 106.1 eta 105,2 gr.

Altuna III: 105 eta 104,9 gr.

Etiquetas / Etiketak: altuna III
Entrada anterior
Urrutikoetxea y Elezkano eligen en Lekunberri y Ezcaray
Entrada siguiente
Oportunidad de oro