Ligaxkara itzuli da Artola

Azken txanpan oso trebe aritu da tantoa bukatzen, eta, horri esker, 22-18 irabazi dio Lasori. Partida bizi eta entretenigarria izan da

Berria. Iñaki Artola lau t’erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxkara itzuli da. Duela bi urte, txapelketan parte hartu zuen lehen aldian, sailkatu egin zen. Iaz, aldiz, min hartuta, ez zuen parte hartu. Bada, aurten berriz eman du pauso hori, baina ez lanik egin gabe, atzo 22-18 irabazi baitzion Unai Lasori, partida orekatu eta gogor batean. Artolak ostiralean ekingo dio ligaxkari, Altsasun, Ezkurdiaren aurka. Urrutikoetxea eta Altuna dira multzoko beste bi pilotariak.

Gehiago irakurri

Entrada anterior
22-4: Víctor no tiene piedad de un pobre Jaka
Entrada siguiente
Kaiolako ligaxkaren zain