Olaizolak egin du erreskatea

olaizola ii elezkano ii

Goizuetako aurrelaria bikain aritu da partidaren erdialdetik aurrera, eta finalerdietako lehen garaipena lortu du Untoriarekin. Elezkano II.a-Zabaletak ia ezinezko dute finalean sartzea

Berria. 37 urte ditu Aimar Olaizolak, eta ile urdin batzuk buruan. Abel Barriola erretiratzen denean, bera izango da esku-huskako profesionalik zaharrena, baina oraindik ere edozein partidaren norabidea aldatzeko gai da. Baita binakako txapelketako finalerdi batekoa ere. Hala gertatu zen atzo Iruñean, eta, Elezkanok eta Zabaletak nekearen poderioz pixka bat behera egin zutenean, bera agertu zen. Errematerako aukerak baliatu, eta finalerdietako ligaxkako lehen puntua lortu zuen Alvaro Untoriarekin batera. Heldu den astean Irribarria-Rezustari irabazten badiete, finalerdietan izango dira. Galtzaileek, berriz, ia ezinezko dute finalean sartzea.

Gehiago irakurri.

Etiquetas / Etiketak: Elezkano II, Zabaleta
Entrada anterior
Primer punto para la pareja formada por Olaizola y Untoria en el Labrit, dentro de la liguilla de semifinales
Entrada siguiente
Irribarria-Rezusta ponen pie y medio en la final