Orekaren alde egin dute

Zortzi bikote ariko dira Binakako Txapelketan, eta ez dago faborito argirik. Victor, Imaz eta Martija aurrenekoz ariko dira hasieratik, eta Asegarcek Ladis Galarza aukeratu du laugarren atzelari izateko

Berriareka, hori da hitza. Aspek eta Asegarcek zintzotasun ariketa bat egin dute binakako txapelketarako, eta bikote orekatuak diseinatu dituzte. Hori izan zen atzo, aurkezpenean, gehien errepikatu zen ideia: «parekatua», «faboritorik ez», «guztiek irabazi dezakete»… Iaz Irribarria-Rezusta elkartu zituzten, eta lehen egunetik faborito garbitzat jo zituzten. Hemezortzi partidetatik hamasei irabazi zituzten, eta gero, txapela. Artekariak ere kexatu ziren, haiek jokatzen zutenean apustu gutxi zeudelako. Joera hori, dena den, aurreko urteetan ere eman zen, bi enpresetatik gainera, finalerdietan bikote bat gutxienez ziurtatzeko.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Campeonato Parejas
Entrada anterior
Ladis Galarza, novedad de un Campeonato de Parejas equilibrado
Entrada siguiente
Equilibrio sobre el papel