Txapela Roubaixen dago

rezusta aristi

Beñat Rezusta pilotaria eta Mikel Aristi txirrindularia umetako lagunak dira, baita kuadrilla bereko kideak ere. Bihar, batek Binakako Txapelketako finala jokatuko du, eta besteak, Paris-Roubaix klasiko ospetsuan parte hartuko du.

Berria. Bergarako pilotalekuan egin dute hitzordua. Nonbait, kuadrillako lokala ez zen tokirik txukunena argazkiak ateratzeko. «Biltegi zahar bat da; han ezingo litzateke negozio bat muntatu. A zer nolako pagotxa izan duen jabeak urteetan gurekin», azaldu du Mikel Aristik (Bergara, Gipuzkoa, 1993). Aristi aspaldian ez da pasatu handik; Beñat Rezusta (Bergara, Gipuzkoa, 1993), aldiz, gehiagotan agertu ohi da. «Eta ez diogu inoiz arazorik eman. Urte pila bat egin ditugu han, eta ia ez da kexarik egon». Pilotalekua, berez, Rezustaren lurraldea da, baina Aristi ere gustura dabil han. «Aititarekin, txirrindularitza eta pilota ikusten zen bakarrik etxeko telebistan». Pilotan jokatu zuen umetan, baina ez zen bereziki ondo moldatzen, eta, koskortzean, bizikleta hartu zuen. Profesionala da egun, Delko Marseille Frantziako Kontinental Profesional mailako taldean. Pilotazalea da, baina bihar ezingo du ikusi laguna Binakako Txapelketako finalean. Zeregin hobea du: Paris-Roubaix klasiko ospetsuan ariko da.

Gehiago irakurri.

Etiquetas / Etiketak: Rezusta
Entrada anterior
El día de la final de Parejas se cumple un año del último partido de Irujo
Entrada siguiente
Iribarria y Rezusta, los más fiables desde 2010