1996, manomanisten uzta

Altuna eta Aitor Elordi urte berean jaiotakoak dira, baita finalerdiak jokatu dituen Dario eta txapela birritan jantzi duen Irribarria

Ardozaleenek agian jakingo dute 1996. urteko uzta Errioxan bederen ez zela urtebete lehenago izan zen aparteko mailara heldu, baina urte oso ona izan zen, hala ere, upategietako nagusientzat. Udaberri hotza eta euria batez bestekotik gora egin omen zuen eta horrek zaildu egin zuen, antza, mahatsondoen hazkuntza, baina maiatz alderako epeldu eta urte ona izan zen mahastietako langileentzat. Orduan ez zekiten, baina uzta hura pilotarietan izan zen apartekoa, bereziki, azken asteotan ikusi dugunez, Buruz Burukoari dagokionez. Patuaren kontua izango, baina finalerdietarako sailkatutako lau pilotarietatik hiru, Jokin Altuna, Aitor Elordi eta Dario Gomez urte berean jaio ziren eta antzeko sasoian, gainera. Errioxarra da hiruretan zaharrena, otsailaren 24an jaio baitzen; Elordi, martxoaren 23an, eta lau egun geroago, amezketarra.

+ info: https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2023-05-23/hemeroteca_articles/1996-manomanisten-uzta.

Entrada anterior
Muchas luces y una única sombra
Entrada siguiente
Aitor Elordiren ametsak ez du etenik