24 pilotari, VIII. Bizkaia Txapelketan

Torneo 21ean hasiko da Etxebarrin eta finala abuztuaren 20an Bizkaia Frontoian

Bizkaia.eus. Lorea Bilbao, Euskara eta Kulturako diputatuak Bizkaia Txapelketaren zortzigarren edizioaren xehetasunak azaldu ditu. Aurreko urteetanb bezala, kanporaketa sistemaren bitartez jokatuko da, sei talderekin, Bizkaiko 5 udalerritan egingo da, hiru modalitatetan (binaka, buruz buru eta lau eta erdian). Finala Bizkaia Frontoian izango da, Bilboko Aste Nagusian.

Bizkaia Txapelketa uztailaren 21ean hasiko da, Etxebarrin. Taldeka jokatzen den txapelketa bakarra da. Sei talde eratu dira, Bizkaiko mendi banaren izena hartu dutenak: Oiz, Anboto, Kolitza, Ganekogorta, Sollube eta Gorbeia. Txapelketa hau, bestalde, hiru espezialitatetan jokatzen den lehiaketa bakarra da: buruz burukoan, lau t’erdikoan  eta binakakoan.

Bizkaiko bost udalerritan jokatuko da txapelketa: Etxebarrin, Zierbenan, Barakaldon, Ermuan eta Bilbon. Uztailean izango dira txapelketako kanporaketak, eta finala, berriz, abuztuaren 20an egingo da Bizkaia Frontoian.

Bizkaia Txapelketan 24 pilotari arituko dira. Binakako modalitatean: Artola-Albisu, Olaizola II.a – Aretxabaleta, Urrutikoetxea – Mariezkurrena II.a, Altuna III.a – Rezusta, Elezkano II.a – Zabaleta, Ezkurdia-Martija. Lau t’erdikoan: Bakaikoa, Laso, Victor, Jaka, Retegi II.a, Peio Etxeberria. Eta azkenik, buruz buruko modalitatean: Agirre, Arteaga II.a, Urretabizkaia II.a, Dario, Zabala eta Elordi.

Gaur goizean aurkeztu den VIII. Bizkaia Txapelketa Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta hurrengo denboraldian Bizkaia Frontoian jokatuko diren lau txapelketetariko lehenengoa da. Pala eta esku pilota modalitateetakoak izango dira, emakumezkoenak zein gizonezkoenak.

VIII Bizkaia Torneoan parte hartu duten taldeak

Taldeen osaera zozketa bidez erabaki da, eta taldeetako kapitainak rankingaren hurrenkeran agertu dira: Ezkurdia, Elezkano II, Altuna III, Artola, Olaizola II eta Urrutikoetxea.

Hona hemen taldeak:

GANEKOGORTA: Ezkurdia-Martija (Bikoteka), P.Etxeberria (4 1/2koan) eta Zabala(Banakakoan).

OIZ: Elezkano II-Zabaleta (Bikoteka), Jaka (4 1/2koan) eta Elordi (Banakakoan).

GORBEIA: Altuna III-Rezusta (Bikoteka), Retegi II(4 1/2koan) eta Dario  (Banakakoan).

SOLLUBE: Artola-Albisu (Bikoteka), Bakaikoa (4 1/2koan) eta Urretabizkaia (Banakakoan).

ANBOTO: Olaizola II-Aretxabaleta(Bikoteka), Laso (4 1/2koan) eta  Arteaga (Banakakoan).

KOLITZA: Urrutikoetxea- Mariezkurrena II (Bikoteka), Victor (4 1/2koan) eta Agirre (Banakakoan.

VIII. Bizkaia Txapelketako lehiaketa sistema

Kanporaketa sistemaren arabera jokatuko da lehiaketa, final laurdenak, finalerdiak eta finala eginez. Kanporaketa bakoitzean gutxienez bi garaipen lortzen dituen taldea sailkatuko da. Binakako partidak 22 tantora izango dira, eta buruz buruko kanporaketak 18 tantora.

Uztailaren 21ean jokatuko dira final laurdenetako bi kanporaketak. Horietariko lehenengoa Etxebarrin izango da, 17:30etan. Bigarrena Barakaldon egingo da.

Uztailaren 25ean jokatuko da lehenengo finalerdia, Ermuan, eta bigarrena uztailaren 28an izango da, Zierbenan, 17:00etan.

Azkenik, abuztuaren 20an Bizkaia Frontoian jokatuko den finalean aurrez aurre izango dira finalerdietako talde irabazleak.

Sarreren salmenta

Bost jaialdietarako sarrerak www.entradasfronton.com web orrian jarriko dira salgai uztailaren 3tik aurrera, eta pilotalekuetako txarteldegietan ere salduko dira.

Informazio gehiago behar izanez gero, Bizkaia Frontoiaren webgunera (www.bizkaiafrontoia.eus) eta www.aspepelota.eus eta www.baikopilota.euswebguneetara jo daiteke.

 

Etiquetas / Etiketak: Bizkaia Txapelketa
Entrada anterior
Jaula navarra, final guipuzcoana
Entrada siguiente
El Torneo Bizkaia por equipos busca dueño