Arantza eta ilusioaren finala

Elordi eta Egiguren V.ak lau eta erdiko Finala jokatuko dute larunbatean Beotibarren

ASPEpelota.eus.Aitor Elordik lau urte bete ditu profesional mailara jauzia egin zuenetik eta honezkero 3 finaletan jardun da. Orain 3 aste buruz buruko finala galdu eta zapore mingotsaren arantza ateratzeko aukera paregabea du larunbatean. Julen Egigurenek, aldiz, urtebete eskas debutatu zuela eta bere lehen finala jokatuko du edozein pilotariren ilusioa betez.

Elordi:

  • ‘Bai Julenenak eta bai neriak gustatu zaizkit, kaiolarako pilota egokiak. Nireak pilota nobleak dira eta beranak, bat salida gehiagokoa, eta bestea, moteleagoa’`.
  • ‘Denbora gutxian 2 final jokatuko ditut. Danak dakigu ze zaila den finaletara heltzea eta gustora. Buruz burukoko finalean buru-makur ematiu nuen eta orain, horren bizkor, beste final bat jokatzea ona da niretzat. Egia esan buruz buruko finala galdu eta 4 1/2koa hasterakoan kostatu zitzaidan txapelketa sentsazio onak berreskuratzea. Baina orain gogotsu nago’.
  • ‘Aurkari berria eta gogorra. Pixkanaka gora datorren pilotari da Julen.  Kaiolako postura guztiak ondo menderatzen ditu eta ahulezia gutxi. Buruz buru, aurrekoan, bere aurka jokatu nuenean nik neraman guztia eman behar izan nuen Julen gainditzeko’.

 Egiguren V:

  • ‘Finala jokatzeak ilusio asko ematen dit. Debutatzen duen edozein pilotariren ametsa. Ilusioz handia eta partida on bat egiteko gogotsu. Konfindantzaz aurkitzen naiz. aurreko 2 kanporaketetan egindako lanarekin gustora nago….eta finalean zergatik ez. Irabazteko esperantza beti hor dago’.
  • ‘Nire lehenengo finala da eta urduritasuna izan dezaket, baina normaltasunez  hartuko dut. Alde honetatik faborito bera da. Esprientziagatik, behintzat’.
  • ‘Partida gogora izango da. Aitorrek asko sakatzen du. Gakoa sakeak ondo eraman eta nik sake dudanean ere aprobetxatu. Gero, Aitor alde batetik betera mugitzen saituko naiz eta aukerak aprobetxatu’.

Elordi: 104,4; 104,5 gr.  Egiguren V: 104,6; 104,8 gr.

Etiquetas / Etiketak: egiguren v, Elordi
Entrada anterior
Jokin Altuna: «Estas semanas han sido un examen importante para mí»
Entrada siguiente
Jokin Altuna: «La presión me la pongo yo, no me viene de fuera»