Labrit pilotalekua ia goraino bete da leitzarrari agur esateko, eta Nafarroako Gobernuak omenaldia egin dio
Berria. Astearte buruzuri bat izan arren, Labrit Iruñeko pilotalekua ia goraino bete egin zen atzo Abel Barriolari agur esateko. Leitzarrak Nafarroan jokatuko duen azken partida izan zen eta ezin izan zuen garaipenik ospatu. Barriolak Iker Irribarria izan zuen lagun, eta 22-16 galdu zuen Jokin Altuna eta David Merinoren aurka.