Agertzen ez den erantzuna

Andoni Aretxabaleta arduratuta dago, partida erdi aldetik aurrera beherakada fisikoak izaten dituelako. Horien arrazoiaren bila ari da, baina ez du aurkitu. Txapelketa gogorra izaten ari da

Berria. Andoni Aretxabaletak (Markina-Xemein, Bizkaia, 1992) bertute handi bat du. Tira, ziur asko dituela, baina bat nabarmentzekoa da, gero eta ezohikoagoa baita kirol profesionalean: zintzotasunez mintzo da. «Ni ez naiz ezkutatzekoa; gauzak diren bezala esaten ditut, eta txapelketa honetan sekulako bizkarrekoa hartu dut. Tentu handiz prestatu nuen, uda amaiera polita egin ondoren, eta banekien Mikel Urrutikoetxea lagun handiarekin jokatzeko aukera handia nuela. Finalerdietan sar gintezkeela uste nuen, eta, gero, nire jokoa ez dudala egiten ikustea… Galdu edo irabazi egin daiteke, baina, gutxienez, itxura ona eman behar da, eta ezta hori ere. Lesio askotan baino atsekabe handiagoa hartu dut binakakoan». Eta Aretxabaletak ondo daki zer den min hartuta egotea.

Gehiago irakurri

Entrada anterior
Eskuko minak ere ez du generorik bereizten
Entrada siguiente
Los zagueros mandan en el Parejas