Mallabiko pilotariak hirugarren amaitu du, etxean Peio Etxeberriari abiadura handiko partidan irabazi ostean. Bi pilotariek ziurtatuta dute 2023ko txapelketako final-laurdenetako ligaxka, eta Elordik igandeko finala jokatzea, behar izanez gero
Aitor Elordik edonork nahiko lukeen amaiera eman zion atzo aurtengo Lau eta Erdiko txapelketari, etxeko pilotalekuan -omenaldi xumea jaso zuen lehia hasi aurretik-. Ez zuen txapela jantzi. Sari preziatu hori irabazteko Jokin Altunak eta Joseba Ezkurdiak «merezimendu osoz» lortu dute aukera, adierazi zuen mallabitarrak atzoko partida amaitutakoan. Baina hirugarren amaitzeak beste sari mota baterako aukera eman dio.