Aurtengo Buruz Buruko Pilota Txapelketa irabazi ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aitortza jaso du Jokin Altuna amezketarrak bere herrian. Protagonistaz gain, ekitaldian izan dira Eider Mendoza ahaldun nagusia, Goizane Alvarez Kultura eta Kiroletako diputatua, Mikel Arteaga alkatea eta Altunaren senide zein Amezketako herritarrak, tartean Joxean Tolosa pilotari txapelduna eta Xalton Zabala Altunaren entrenatzailea profesional bihurtu aurretik.
+ info: https://ataria.eus/amezketa/1719425938190-aitortza-jokin-altunari-herrian.