Aldagelan topatu dute lidergorako bide-orria

Irribarriaren freskotasunak eta Rezustaren bermeak Jakaren eraso erakustaldia neutralizatu zuten

Gara. Tanto bakarreko aldeaz bada ere, eta txapelketaren garai hauetan anekdota hutsa izan daitekeen arren, Iker Irribarria eta Beñat Rezusta dira Binakakoko lider berriak, Tolosan Erik Jaka eta Jon Mariezkurrenari 22-16 irabazi ostean. Baina horrek baino garrantzi askoz handiagoa izan beharko luke 2017ko txapeldunek orduko garaipen hartara eraman zituen jokoa, txapelerako bide-orria, berreskuratu izanak. Une kritiko samar batean lortu izanak, gainera, badu puntu estra bat; izan ere, Jakaren eraso erauntsia gelditu ezinik, 12-7 atzetik joan ziren lehen atsedenaldi luzera, baina handik bueltan, euren gustuko pilota batekin eta Irribarriaren freskotasunari eta Rezustaren segurtasunari –ez du alerik galdu– etekina aterata, partida irauli eta puntu garrantzitsua lortu baitzuten Tolosan.

Gehiago irakurrri

Entrada anterior
Irribarria y Rezusta, a por el liderato
Entrada siguiente
Iker Irribarria y Beñat Rezusta, líderes por tanteo tras ganar 16-22