Aldea handiegia da

Albisu pilota altxatu nahian, atzean Olaizola II.a duela

Olaizola II.ak erraz irabazi dio Albisuri: 22-7, eta final-laurdenetan da. Ataundarrak lehen bost tantoetan baino ez dio eutsi partidari

Berria. Faborito argia zuen atzo Olaizola II.ak eta Albisuk Iruñeko Labriten jokatutako Buruz Buruko Txapelketako partidak, eta pronostikoak goitik behera bete ziren: Olaizolak 22-7 irabazi zuen. Goizuetakoa koska pare bat gorago dago, eta Albisuk lehen bost tantoetan baino ez zion eutsi partidari. Hortik aurrera, goitik behera menderatu zuen norgehiagoka Olaizolak, bien arteko aldea oso handia dela erakutsiz.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Albisu, Olaizola ii
Entrada anterior
Olaizola se mete en cuartos al tumbar a Albisu
Entrada siguiente
Altuna III supera 12-22 a Julen Retegi en Eibar