Aldea, ñabarduretan

Altuna III.ak eta Bengoetxea VI.ak larunbatean jokatuko dute lau eta erdiko finalerdia, Bilbon; Jaka eta Ezkurdia igandean ariko dira, Eibarren

Berria. Jokin Altuna, Oinatz Bengoetxearen aurka, larunbatean, Bilbon; eta Erik Jaka, Joseba Ezkurdiaren kontra, igandean, Eibarren (Gipuzkoa). Horra lau eta erdikoaren finalerdiak. Ezusteko gutxi egon da, lau zerrendaburuetako hiru ariko baitira: Altuna III.a, Jaka eta Ezkurdia. Hiru horiek ere izan ziren iaz finalerdietan. Oinatz Bengoetxea da aldaketa bakarra. Leitzakoak (Nafarroa) hartu dio lekukoa Unai Lasori. Final-laurdenak jokatu gabe sailkatu da, Mikel Urrutikoetxea laugarren zerrendaburuak min hartu eta gero.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III, ezkurdia, jaka
Entrada anterior
Actitudes ejemplares
Entrada siguiente
Preocupan los pelotazos en la cabeza