22-10 gailendu da amezketarra. «Txapelketako partidarik onena izan da. Ederra atera zait, dena atera zait».
Aukerarik ez. Jokin Altuna zezena bezala pasatu zaio gainetik Iñaki Artolari, eta ekainaren 2ko eskuz eskuko finalean arituko da Unai Lasoren aurka. Laso atzo sailkatu zen, beste finalerdian, Javier Zabalari Iruñeko Labrit pilotalekuan 22-12 gailenduta.