Altuna eta Iztueta garaile, izerdiari esker

Altuna, eginahal betean

Ia ordu eta erdi eta ia 900 pilotakada jota eraman zuten Altuna III.ak eta Iztuetak Caixabank Masterseko laugarren puntua. Partida ona baino, partida oso gogorra ikusita konformatu behar izan zuten Aritzbatalde pilotalekura hurbildu ziren zaleek. Unai Lasok eta Xabi Tolosak jokoaren eta markagailuaren ekimena eraman zuten 9-12an atseden hartzera joan ziren arte. Beren zoritxarrerako, 10-0eko partziala jaso zuten atsedenaldi horren ostean, eta tarte luze horretan egin zituzten hutsegiteen erruz joan zitzaien partida.

Etiquetas / Etiketak: altuna III, iztueta, Laso, Tolosa
Entrada anterior
Zabala disfruta entre sus seguidores
Entrada siguiente
Sollube Vs Oiz en el Bizkaia Frontoia