PILOTA. Jokin Altunak hilabete inguru egon beharko du jokatu gabe. Aurrelari amezketarrari ebakuntza egingo diote hilaren 26an, nodulu bat baitu ezker eskuko bigarren hatzean. Altuna III.ak uko egin zion igande honetan Erik Jakaren aurka buruz buruko hirugarren eta laugarren posturako partida jokatzeari, eskuetako mina baitzuen.
Leer más | Guztia irakurri: https://www.berria.eus/paperekoa/5002082/022/003/2022-05-20/altuna-hilabete-egongo-da-jokatu-gabe-hatz-batean-ebakuntza-egingo-baitiote.htm.