Buruz buruko esku pilota txapelketa finalerdien atarian dago. Atzo, Eibarren, Jokin Altunak sailkapena lortu zuen, jardunaldi baten faltan. Elordiri 22-18 irabazi zion amezketarrak.
Partida ikusgarria izan zen atzokoa. Altuna III.a aurreratu zen, baina ondoren, bizkaitarrak markagailua irauli eta 18-15 jartzea lortu zuen. Dirua urdin jarri zen une horretan, baina bigarren atsedenalditik itzuli zirenean, jokatutako tanto guztiek kolore gorria izan zuten. Lasori eta Elordiri irabazi ondoren, finalerdietan izango da Jokin Altuna. Bere aurkaria Peio Etxeberria edo Joseba Ezkurdia izango da. Asteburu honetan erabakiko da hori, ligaxkako hirugarren jardunaldian. Amezketarrak Elezkano II.aren aurka jokatuko du, eta txapelketaren agurreko partidan Jaka lizartzarrak Dario izango du aurkari.
+ info: https://ataria.eus/tolosaldea/1682930034528-altuna-iiia-ezkurdia-edo-etxeberriaren-zain.