Altuna-Imaz nagusi, Labe Garaiak berriz piztu zituztela zirudien Barakaldon

Bero izugarriak erasanda, Jose Javier Zabaleta ondoezik sentitu zen partidaren zati luze batean, 5-9an aldagelara ihes egin zuen, zorabiatuta, burua freskatzera eta muturreko egoera horretan erosoago aritu ziren gipuzkoarrek etekina atera zioten

Euskal Herri osoak labe erraldoi bat dirudien garaiotan, gure inguruko fundiziorik handiena izan duen herrian jokatzea tokatu zitzaien atzo Barakaldon iragarrita zeuden zortzi pilotariei eta garai bateko Labe Garaiak berriz piztu izan balituzte bezala jokatutako estelarrean Altuna-Imaz izan ziren hobekien moldatu zirenak. Muturreko egoeran jokatzea tokatu zitzaien pilotariei -pilotaleku barruan zegoen termometro batek 32,8 gradu markatzen bazituen ere, sentsazioak askoz itogarriagoa zirudien- eta ezohiko baldintza horiek goitik behera mugatu zuten pilotarien jarduna.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III, Zabaleta
Entrada anterior
Altuna III debuta tras caer en San Fermín
Entrada siguiente
Sofocante triunfo de Altuna III-Imaz