Altunak bere legea ezarri du

Seigarren garaipena lortu dute Altuna III.a-Tolosak, Peio Etxeberria-Rezustari 22-12 irabazita. Amezketako aurrelariak hamabi tanto egin ditu, eta ez du bakar bat ere galdu

Min hartuta abiatu zuen Binakako Txapelketa Jokin Altunak. Lehen bi partidak ez zituen jokatu. Hirugarren jardunaldian itzuli zen, eta ordutik erakustaldiz erakustaldi dabil Amezketako aurrelaria. Hark idazten du jokatzen dituen partiden kontaketa. Hark jartzen du jokoaren erritmoa, eta bikoteari komeni zaion lekura eramaten ditu norgehiagokak. Bere legea ezartzen du. Atzo ere horixe egin zuen, eta Tolosarekin batera 22-12 nagusitu zen Peio Etxeberria-Rezustaren kontra. Galtzaileek ezin izan zuten ezer egin Altuna III.aren joko erauntsiaren aurrean. Hamabi tanto egin zituen, eta ez zuen bakar bat ere galdu. Meritu handia izan zuen, kontuan hartuta ezker eskua ez zuela bete-betean. Atzo irabazita, bigarren postuan dira Altuna III.a-Tolosa, sei garaipenekin, Laso-Imazekin berdinduta. Bost dituzte Peio Etxeberria-Rezustak, eta laugarren daude.

+ info: https://www.berria.eus/paperekoa/1942/022/001/2023-01-22/altunak-bere-legea-ezarri-du.htm.

Etiquetas / Etiketak: , , ,
Entrada anterior
Zabala regresa al torneo con victoria
Entrada siguiente
El Parejas se rompe por abajo