Altunak lanak izan ditu Dariori irabazten Eibarko Astelehenan jokatu duten finalerdian. Datorren igandean jokatuko dute finala
Berria. Buruz buruko txapela jantzi eta bi urtera, Jokin Altunak txapelketako finala jokatuko du berriz aurten, Erik Jakaren aurka, hilaren 29an, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Pilotariak igandean lortu du finalerako sailkatzea, bigarren finalerdian Dario Gomezi nekez irabazi ondoren.