Altunak hiru txapel nagusiak lortu ditu

Binakako Pilota Txapelketako finala gorabeheratsua izan da, eta baita emozio handikoa ere. Bai markagailua nola joan den ikusita, baita pilotariek sufritu dutenarengatik. Azkenean Altuna III.ak eta Martijak 22-20 irabazi diote Laso eta Imazi, eta amezketarrak jantzi du falta zitzaion txapela.

Historia egiten ari da Altuna III.a. Buruz burukoa bi aldiz jantzi du eta hiru aldiz lau eta erdikoa. Binakako txapela falta zitzaion, eta gaur lortu du. 26 urte egin berritan bere seigarren txapela jantzi du amezketarrak eta hiru txapel nagusiak jantzi duen zortzigarren pilotaria bihurtu da. Aurretik Retegi II.a, Arretxe, Olaizola II.a, Irujo, Barriola, Bengoetxea VI.a eta Urrutikoetxea izan dira lorpen hori erdietsi dutenak. Altunak berak, finala irabazi eta gero, harmailetara begiratu du eta hiru behatzekin keinua eginez hiru txapel nagusiak ekarriz gogora. Bere aldetik, Martijak bigarrena jantzi du, biak binakakoan.

Leer más | Guztia irakurri: https://ataria.eus/amezketa/1649011795651-altunak-hiru-txapel-nagusiak-lortu-ditu.

Etiquetas / Etiketak: altuna III, Imaz, Laso, Martija
Entrada anterior
Altuna-Martija ganan una dura final de Parejas tras remontar un 11-17
Entrada siguiente
Altuna y Martija: “Psicológicamente ha sido la final más dura”