Amorruz eta kezkaz hartu dute erabakia Hendaian

Endaiarrak klubeko lehendakari Mikel Larraldek onartu du Bengoetxeak ez jokatzeak kalte egingo diela

Gara. Baikok Oinatz Bengoetxea Binakako Txapelketako jardunaldi honetatik kentzea erabaki izanak hautsak harrotzen jarraitzen du eta, Leitzako pilotariaz harago, azken hamar urte hauetan jaialdiak kontratatu duen Hendaiako Endaiarrak kluba da nahaste honen kaltetu nagusietako bat. Mikel Larraldek, taldeko lehendakariak, GARAri adierazi zionez, berria jakiterako 500 bat sarrera salduta zituzten, atzo beste 200 inguru saltzeko itxaropena zuten, baina jasotako telefono dei ia guztiak, haserre, bihar frontoira joango ez diren zaleenak izan dira.

Leer más

Entrada anterior
Mikel Larralde: «Vendimos mil entradas con Bengoetxea VI hace dos años»
Entrada siguiente
Hortzak estututa