Apezetxea: «Iazko final bera da, baina Altuna ez»

Aspeko teknikaria oso gustura dago beren pilotariek emandako mailarekin eta lasai ikusiko du 17ko partida

Gara. Gustura egoteko moduan dira Aspeko bulegoetan, azkenaldian sarri gertatzen ari den bezala, Lau eta Erdiko lehen mailako txapela ere beraien pilotari batek eramango duela ziurtatu baitute Joseba Ezkurdiak eta Jokin Altunak finalerako txartela eskuratuta. 2018ko final bera izango da, egoitza ere bera, Iruñeko Nafarroa Arena erraldoia baina, Jon Apezetxearen iritziz, izango da desberdintasun handi bat, Jokin Altuna iaz baino askoz hobeto iritsiko baita finalera.

Leer más

Etiquetas / Etiketak: altuna III, ezkurdia
Entrada anterior
Aurreikuspenak bete dituzte
Entrada siguiente
El partido invisible entre Irribarria, Jaka y Elezkano II