Artola-Rezusta bikoteak hirutik hiru partida irabazi ditu udako torneoan

Artola-Rezusta bikoteak hirutik hiru partida irabazi ditu udako torneoan

CaixaBank Masters torneoaren hirugarren jardunaldia izan dute jokoan eta Artola alegiarrak eta Rezustak osatzen duten bikotea da oraingoz indartsuena, hiru partidetatik hirurak irabazi dituztelako

Tolosaldeko Ataria. Eskualdeko pilotarien arteko neurketa ere izan da hirugarren jardunaldi horretan. Jaka lizartzarrak eta Albisuk 22-16 irabazi zien Altuna III.a amezketarrari eta Imazi, Ceniceron jokatutako partidan. Tanto onak eta ikusgarriak izan ziren neurketan. Hiru jardunaldi jokatuta, beraz, Artola-Rezusta torneoko buru da hiru garaipenekin. Jaka-Albisu bigarren doaz, bi garaipenekin, Ezkurdia-Aranguren (bi partida jokatuta) eta Bengoetxea VI-Martija bezala. Garaipen bakarra dute Altuna III-Imazek (hauek bi partida jokatuta) eta Olaizola II-Zabaletak. Ez dute garaipenik lortu oraindik Elezkano II-Aretxabaletak eta Urrutikoetxea-Irribarriak.

Leer más

Etiquetas / Etiketak: Artola, Rezusta
Entrada anterior
La Blanca se cae del cartel
Entrada siguiente
Cuatro años sin la chistera de Irujo