Altuna eta Aranguren aurreratu dira Binakako Txapelketako laugarren jardunaldiko partidan, Arrasaten, baina azkenean alferrikakoa izan dute partida hasierako 17-4koa.
Sekulakoa egin dute Artolak eta Mariezkurrenak gaur Arrasateko Uarkape pilotalekuan. Altuna eta Arangurenen aurka jokatu dute Binakako Txapelketako laugarren jardunaldiko partida, baina, ikusitakoa ikusita, bi partida jokatu dituztela esan liteke. Izan ere, bi zati izan ditu gaurko lehiak argi eta garbi, zein baino zein, ikusgarriagoa. «Bi partida izan dira. Hasieran eurek jokatu dute, eta gero, guk», esan du Mariezkurrenak partida amaieran.
Content retrieved from: https://www.berria.eus/kirola/artolak-eta-mariezkurrenak-partida-irauli-dute-18-2ko-emaitza-partzial-batekin_2135320_102.html.