Artolak igandean jokatuko du Eibarren

Gaur goizean egin du azken proba alegiarrak, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Bere burua ondo ikusi du Asegarce-ko aurrelariak, eta enpresak igandeko partidan sartzea erabaki du

Eibarko Astelena pilotalekuan Artola-Albisuk Irribarria-Rezustaren aurka jokatuko dute igandean, 17:00etan hasiko den jaialdian. Binakako txapelketako 13. jardunaldiko partida izango da. Lehen fasea amaitzeko bi jardunaldi besterik ez dira geratzen, eta egun, alegiarra eta ataundarra finalerdietatik kanpo geldituko lirateke, bosgarren baitaude sailkapenean.

Ia bi hilabete eta erdi joan dira Artolak min hartu zuenetik, Urretxun, abenduaren 13an. Handik hona bitarteko partidetan Victor-ek jokatu du bere lekuan, baina azken partidetan errioxarrak behera egin du. Azken bi lehiak galduta, garaipena beharrezkoa dute Artolak eta Albisuk.

Etiquetas / Etiketak: Artola, Astelena, Eibar, Irribarria, Rezusta Albisu
Entrada anterior
Asegarce no descarta que Artola regrese el domingo en Eibar
Entrada siguiente
El último arreón del Parejas