Olaizola II.a da faborito garbia gaur, Mendizabal III.aren aurkako buruz buruko partidan. Hemezortzigarren aldiz hartuko du parte txapelketan
Berria. «Ez dut uste buruz buruko hau nire azken txapelketa izango denik», adierazi zuen Aimar Olaizolak txapelketa aurkeztu zuten egunean. 37 urterekin alde handiz da txapelketako pilotari beteranoena —Bengoetxea da bigarren zaharrena 32rekin—, eta oraindik zeresana emateko gogoz dago. Aurkezpeneko haren hitzak ez dira harrokeriaz botarikoak, egun berean Mikel Urrutikoetxeak berretsi baitzuen Olaizola entrenamenduetan ematen ari zen maila. Alegia, Olaizola II.a ondo dago, baina sasoia zuriz erakutsi behar da, eta gaur du lehen aukera, Aitor Mendizabal 2. Mailako txapeldunaren aurka, Iruñean. Final-zortzirenetako partida da, eta irabazleak Oinatz Bengoetxea izango du aurkari final-laurdenetan.