Atzelarien lan eskerga

Altuna eta Barriolak lehia estua dute igandean Olaizola II.a eta Untoriaren aurka Gasteizko Ogetan

 

Abel Barriolari, honezkero, ez zaio gogoratu behar gelditzen diren txapelketako norgehiagokak hil ala bizikoak direnik. Leitzako atzelariarentzat gelditzen diren lehiak ‘finalak bezala’ hartuko dituela dio. Igandean, Gasteizen, Olaizola II.a eta Untoria dituzte aurkari, hiru garaipenekin. Beraz, Ogetako garaipenak puntu bat gehiago lortzeaz gain Olaizola II.a bezalako aurkari bat atzean uzteko aukera paregabea.

 

Barriola:

‘Hemendik aurrera ditugun partida hil ala bizikoak dira. Irribarri eta Rezusta ez ezik, beste guztiontzat finalak izango dira hurrengo norgehiagokak. Gure kasuan , igandean garaipena lortzen badugu guk aurrerapauso nabarmena lortuko genuke sailkapenean eta Olaizola II.a bezalako pilotaria 2 puntutara ’.

 

‘Mungiako partida ahaztu beharra dago. Guk ez genuen egun ona izan eta kirolean askotan gertatzen den zoritxarreko egun bat suertatu zitzaigun guri’.

‘Ogetan pilotak pisu izugarria hartzen du eta atzelarien lana asko zailtzen da. Pilotak pisua eta azkar etortzen dira frontoiak duen frontisagatik. Horrek asko zailtzen du gure lana eta zorrotzago jokatu behar da. Aurrelariak, biak ala biak, pilotari handiak dira eta atzelariek lan eskerga handia izango du’.

 

 

Olaizola II.a-Untoria: 105,4; 106,1; 104,3 gr.

Altuna III-Barriola: 106,3; 105,1; 106,2 gr.

Etiquetas / Etiketak: altuna III, Barriola, Olaizola ii, Untoria
Entrada anterior
‘Viernes Labrit’ ve la luz
Entrada siguiente
Sailkapenaren zain