Retegi Bik 22-19 hartu du mendean Elezkano II.a. Norgehiagoka bizia, gogorra eta lehiatua izan da: 317 pilotakada izan ditu
Berria. Erik Jakaren lesioaren ondorioz sartu da lau eta erdiko ligaxkan Julen Retegi, eta aukera baliatu nahi du. Atzo, 22-19 azpiratu zuen Danel Elezkano Arnedon (Espania), eta ligaxkakako lehen puntua eskuratu zuen. Partida lehiatua, gogorra eta bizia jokatu zuten bi pilotariek, eta, Elezkanok partida bideratua zuela eman arren, Retegi Bik buelta eman zion azken tantoetan.