Aukera txikirik ere ez dio eman

Altuna III.ak nagusitasunez hartu du mendean Peio Etxeberria: 22-5. Hasieratik hartu du aurrea Altunak, eta aise kudeatu du aldea

Berria. Ezustekorako tarterik utzi gabe abiatu du lau eta erdiko txapelketa Jokin Altunak. Atzo 22-5 irabazi zion Peio Etxeberriari, Tolosako Beotibarren (Gipuzkoa), eta txapelketara sasoi onean iritsi dela berretsi zuen. Estreinakoetan beti izaten dira zalantzak, baina Altuna III.ak hasieratik uxatu zituen. Etxeberria, berriz, nahi eta ezin aritu zen. Horren seinale da atzoko emaitza.
Etiquetas / Etiketak: altuna III, p etxeberria
Entrada anterior
Un entrenamiento con público
Entrada siguiente
Altuna III desborda a Peio Etxeberria