Aurkari zailenari aurre egiteko prest da Aranguren

Aginagarrak badaki partida osoan zehar «dominatuta» egongo dela, baina ilusioz hartzen du aukera hau

Gara. Badira bizitzan behin bakarrik agertzen diren aukerak eta ostiralean Zestoan izango duena egon daitekeen eta zailenetako bat bada ere, erronkari aurre egiteko prest agertu da Aitor Aranguren. «Badakit partida osoan dominatu egingo nauela, agian beste atzelari batzuek ez nindukete hainbeste dominatuko, baina hauxe da dagoena. Urrutikoetxeak eskuko mina dauka, partida honetan niri tokatu zait bera ordezkatzea, oso pozik egingo dut eta ea zer gertatzen den», azaldu du aginagarrak, Aimar Olaizolaren bizkartzain, Jaka-Zabaleta liderren aurka jokatu behar duen Binakako txapelketako partidaren atarian.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: jaka, Zabaleta
Entrada anterior
Aimar Olaizola lleva dos horas más de campeonato que Erik Jaka
Entrada siguiente
Lucha sin cuartel