Ezkurdia-Rezusta eta Bengoetxea-Beroiz arituko dira San Fermin torneoko binakako finalean. Partida gogorra eta lehiatua espero da
Berria. Aurreko koadroetan ez dira txinpartak faltako gaur San Fermin torneoko binakako finalean. Oinatz Bengoetxeak eta Joseba Ezkurdiak ez dizkiote elkarri lanak erraz jarriko. Biak izan dira torneoko pilotaririk nabarmenenak. Mikel Beroiz eta Beñat Rezusta bikote dituztela nor baino nor gehiago ariko dira gaur txapelaren bila, Labriten (18:00, ETB1).