Aurrelaria, gipuzkoarra, Aspekoa eta sendoena

Balantzea. Baja aipagarriekin hasi zen txapelketa eta beste batekin amaitu. Pandemiak baldintzatuta jokatu da. Guztiaren gainetik, ordea, Altunaren nagusitza geratuko da

El Diario Vasco. Osasun kontuez asko hitz egin da, tamalez, aurtengo Buruz buruko txapelketa nagusian. Eta ez bakarrik iazko martxotik bizi izan dugun guztia bezalaxe hau ere Covid-19aren pandemiak baldintzatuta jokatu behar izan delako -ikuslerik gabe, besteak beste-. Baita osasun arazoak medio azken urteetako bi txapeldun, Erik Jaka eta Iker Irribarria, etxean geratu behar izan direlako. Baina, batez ere, zorigaiztoko lesio batek Iñaki Artola bere lehen Buruz buruko finala jokatzeari uko egitera behartu duelako. Kantxan lortutakoa horrela galtzea pena izan da.

Leer más

Etiquetas / Etiketak: altuna III, Rezusta
Entrada anterior
Altuna III amplía su ventaja al frente de la clasificación de la LEP.M
Entrada siguiente
La final Manomanista 2021, en imágenes